|
Hasiera .. Herria .. Berriak .. Arbizuko XV Duatloia
XV. DUATLOIA A R B I Z U 2010eko apirilaren 25ean, goizeko 11:00etan Arbizu (Nafarroa) NAFARROAKO TXAPELKETA NAFARROAKO ETA EUSKAL HERRIKO ZIRKUITORAKO PUNTUAGARRIA EZIN DA GURPILARI LOTUTA JOAN NO DRAFTING IBILBIDEEN AZALPENA Distanziak 8 km / 32 km / 4 km Oinezko lasterketa: Herriko enparantzaren alboan dago irteera, udaletxearen aurrean, Kale Nagusian. Kale Nagusia jarraitu Lizarraranzko bidean, autobidea azpitik gurutzatu eta errepidetik jarraitu. Hemen, 180 graduko buelta eman eta herrirantz itzuli. Kale Nagusian sartu, enparantzara iritsi aurretik eskuinera joan Uhalde kalean sartzeko, zubia gurutzatu eta Akerruntza kalean sartu. Ezkerrera bira eginez Iruñako Etorbidean aurkituko gara, berriz ezkerrera eta Fernando Urkia kalea zehar Kale Nagusira iristen da, berriz udaletxera. Honela lehenengo itzulia eta 4 km betetzen dira. Beste itzuli berdina egin behar da. OINEZKO LASTERKETAREN PLANOA 

Txirrinduzko lasterketa: Oinezko lasterketaren lehengo partziala bukatu ondoren, txirrinduak hartuko dira, Kale Nagusitik Lizarraranzko bidea hartuz. Katera iritsi (lasterketako punturik altuena, 750m.) eta eskuinera NA-120 Lizarraga eta Etxarrirantz. Etxarri Aranazko sarrera eskuinera hartuko dugu N-240 bidea Arbizura iristeko. Arbizuko Fernando Urkia kalea hartu eta eskuinetik Baxerri Taberna gora hartuz San Juan Ermita pasako dugu eta AUTOBIA ZUBIA Gainetik ezkerretara berriro hartuko dugu katea bidera, honekin txirrinduzko lehenengo itzulia egina egongo da. Beste itzuli bat egin behar da eta honekin bigarren partziala bukatuko da. Boxeetara sartuz, oinezko azken partzialari ekingo zaio. TXIRRINDUZKO PROBAREN PROFILA


Oinezko lasterketa: Txirrinduak utzi ondoren, hasierako oinezko zirkuitoari itzuli bat eman behar zaio, 4 km egiteko. Honekin ARBIZUKO XV. DUATLOIA bukatzen da. BOXAK .jpg)
EDARI HORNIDURA
Helmuga ondoan ura eskeiniko da. Lasterketa bukatu ondoren Aldabide Elkartean. MAILAK Federazioak agintzen duen erara. PARTE-HARTZAILEAK Gehienez ere 250 partaide onartuko dira. Hau da boxeetan sartzen den gehienezko parte-hartzaile kopurua. INFORMAZIO OROKORRA : www.sakana-mank.com - www.navarratriatlon.com IZEN-EMATEAK www.navarratriatlon.com Martxoaren 22 tik apirilaren 22ra - FEDERATUAK: 24 €
- EZ FEDERATUAK: 30 €
Dortsalen banaketa: - LARUNBATA: Apirilaren 24ean 16:00tatik 18:00ra, HERRIKO ESKOLAN.
- IGANDEA: Apirilaren 25ean, goizeko 9:00etatik 10:30 etara, HERRIKO ESKOLAN.
PROGRAMA - 9:00-10:30 dorsalen banaketa
- 10:00-10:45 material kontrola boxeetan
- 11:00 proba hasiera
- 14:00 sari banaketa
DUTXAK
Arbizuko kiroldegiko dutxak erabiliko dira. MATERIAL KONTROLA
Partaide guztiak pasatu behar dute material kontrola txapelketaren aurretik. Kontrola epaileek egingo dute trantsizio leku sarreran. Kontrola proba baino ordubete lehenago hasiko da eta 15´ lehenago bukatu. Boxetan sartzeko derrigorrezkoa da nortasun agiria edo federazioko lizentzia argazkiarekin aurkeztea. Bakarrik delegatu teknikoak, arbitro epileak eta trantzizio guneko arduradun ofizialek utziko dute bertara sartzea.Boxak 14:30etan itxiko dira, ordu honetatik aurrera antolakuntza ez da arduratuko bertan gelditzen den materialaz.Boxak zabaltzen direnean bakarrik sartu ahal izango dira dualetak eta NANa aurkeztuz epaileei.Boxetatik materiala ateratzeko BEHARREZKOA DA DORSALA ERAKUSTEA, eta azken dualetak helmuga pasa ondoren. Dualetaren gauzak bizikletaren eskubiko aldean jarriko dira (aurretik begiratuta), boxetan dauden denbora guztian. Tranzizio gunean lasterketarako behar diren gauzak bakarrik utziko dira, besteak aldagelan. DENBORA MUGAK Bigarren partziala bukatzeko: Bi ordu eta bost minutu SARIAK 1. 200 € +trofeo(G/E) 2. 150 € +trofeo(G/E) 3. 100€ +trofeo(G/E) 1. Sub 23, junior, beterano 1, 2, 3: 100€+garaikurra (G/E), Sakana, Arbizu. 1. Taldeka, 100€+garaikurra (G/E) Partaide guztiei oroigarri bezala gazta, txistorra eta kamiseta emango zaie Zozketak:
a)RAZESA kuadro bat azken 3 urteetan parte hartu dutenen artean b)10 lote txirrinduko arropa ANTOLATZAILEA: AYUNTAMIENTO DE ARBIZUKO UDALA LAGUNATZAILEA: SAKANA TRIATLOI TALDEA SAKANAKO MANKOMUNITATEA
|