Arbizuko Udalak 2010eko San Juanetako Kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Hauek dira lehiaketan parte hartzeko arauak: BALDINTZAK: • Parte hartzaileak: edonork har dezake parte. • Kartelaren ezaugarriak: -Teknika: edozein. -Neurria: A3 (29,7 x 42,2 cm.) edo proportzionala. -Formatua: euskarri gogorra edo papera (ahal izanez gero formatu digitalean ere bai). -Titulua: SAN JUANAK ARBIZU 2010 • KARTELAK NOIZ ETA NON AURKEZTU: • Epea: 2010eko maiatzaren 31ra arte, ordu biak baino lehen. • Tokia: Arbizuko udaletxean. • KARTELA ZER-NOLA AURKEZTU: • Kartelek ez dute jasoko egilearen izenik, eta kartazal itxian sartuta aurkeztuko dira; kartazalean soil-soilik lema edo goitizena jarriko da. Kartazal horren barruan beste kartazal bat sartuko da eta horren kanpoan lema edo goitizena jarriko da, eta barruan egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbidea, lanbidea, adina eta NANaren fotokopia. • SARIAK: • 200 euroko saria jasoko du irabazleak. • Epaimahaia: Arbizuko Udalak aukeratuko du kartelik onena sarituko duen epaimahaia. Aurkeztutako lanek ez badute behar den besteko kalitaterik, epaimahaiak erabaki dezake saririk ez ematea. • Sari-banaketa 2010eko ekainaren 24an egingo da. Zehaztasunak irabazleari jakinaraziko zaizkio. • Kartelen jabetza. Udalak eskuratuko du saritutako kartelaren jabetza, eta eskubidea izango du argitaratzeko, zabaltzeko eta abar. • Saritu gabeak: Saritu gabeko kartelak egileen esku izango dira ekainaren 24tik aurrera hilabete batean. • ARAUEN ONARTZEA:Lehiaketan parte hartzen dutenek ontzat hartzen dituzte aipatu arau guztiak.