Arbizuko Udalaren Web Orria Castellano
Herria Udala Zerbitzuak Agenda Dokumentuak Argazkiak Kontaktua
 

Herria .. Informazio orokorra

Nafarroako udalerria, Aranatzen. Iruņeko merindadea. Iparraldean, Aralarko mendizerra, ekialdean Lakuntza eta Arakil, hegoaldean Ergoiena eta mendebaldean Etxarri Aranatz ditu mugakide. Haren lurrak iparretik hegoaldera luzatzen dira, Aralar menditik Satrustegi mendilerroko Berainen magaletaraino. Arakil ibaia gurutzatzen den tokian, mehargune bat egiten du, herriaren mugapea erdibitu antzera egiten duena. 493 metrotan dago hirigunea, eta Leziza ibaiak zeharkatzen du hegoaldetik iparralderantz, Arakil ibaira bidean. 14,3 km2-ko azalera du. Geologiaren aldetik, behe kretazikoan eratua da, salbu eta ibarreko alde baxuenean dauden laugarren aroko uholde-jalkinak, Arakil ibaiak bide egiten duen tokian. Klima subatlantikoa du, eta landaretza nagusia haritz, pago eta gaztainez osaturiko basoa da. Herriaren zati handiena arbola eta basoak hartua da (1.049 H.a.); belardi eta larreak askoz gutxiago dira (233 H.a) eta orobat soroak (261 H.a).

ARBIZUKO UDALA  Kale Nagusia,7 31839 ARBIZU (Nafarroa) T. 948.460.017 | F. 948.461.021 info@arbizu.info
Aldor Internet Lege Oharra    Web Mapa    Datuak Babesteko Politika