Arbizuko Udalaren Web Orria Castellano
Herria Udala Zerbitzuak Agenda Dokumentuak Argazkiak Kontaktua
 

Herria .. Kultura

ZIZKERTE KULTUR TALDEA

Zizkerte Kultur taldea 2000. urteaz geroztik ari da Arbizuko kultur jarduna dinamizatu eta bultzatzeko lanean. Udalaren beraren asmo gisa sortua, kultur arloan lanean ari zen eta interesa zuen jendea biltzeko proiektu baten inguruan, erreferente bihurtu da herriaren bizitzan, urtean zehar eta urtez urte gauzatzen dituen ekimenei esker.

Aldizkaria, era guztietako emanaldiak, bai herriko jendeak sortuak bai kanpotik ekarriak, haurrentzako ekintzak, ondarea gorde eta berreskuratzeko egitasmoak, eta guztia helburu argi batekin: arbizuarren kultur esparrua aberastea. Web orri honen bitartez, beste alderdi bat gehitzen diogu lanari: zabalkundea gure muga fisikoetatik haratago, eta zergatik ez, gure herriaren barnean ere, orain arte landu ditugun edukiak eta lantzek daudenak guztien eskura jarrita.



ARBIZUKO UDALA  Kale Nagusia,7 31839 ARBIZU (Nafarroa) T. 948.460.017 | F. 948.461.021 info@arbizu.info
Aldor Internet Lege Oharra    Web Mapa    Datuak Babesteko Politika