Arbizuko Udalaren Web Orria Castellano
Herria Udala Zerbitzuak Agenda Dokumentuak Argazkiak Kontaktua
 

Herria .. Kirolak

Arbizuko Kiroldegia

2006. urtera arte Serdepor enpresaren eskuetan egon ondoren, 2007. urtean herriak hartu zuen bere gain kiroldegiaren gestioa, Askalats izeneko enpresa publikoaren bidez.

Kiroldegiari esker Sakanako ehunka haurrek ikasi du igerian –eskoletako igeriketa programaren eta ohiko ikastaroen bidez-, eta hainbat zaharrentzat osasun iturri bilakatu da.

Igerilekuaz gain, pilotalekuaren babesean sortu dira futbito eta pilota eskolak, eta sokatiralarien lana erraztu du entrenatzeko toki aproposa hain eskura izateak.

Baina urte hauetan jarduera arrakastatsuena aerobika izan dela esan daiteke, batez ere nesken artean, emakume asko, beste kirolak gustuko ez zituztenak, jarduera fisikoan hastea lortu duelako. Yoga, gimnasia, step-a, eskuaxa, pilates aurten... zerrenda luzea da bertan eskaintzen diren kirolena.

Telefonoa: 948 461 002 / 948 460 276


Arbizuko Duatloia

Urtero Arbizuko Udalak antolatzen du Duatloia. Aurtengo duatloiaren ezaugarriak ikusteko hemen sakatu.



ARBIZUKO UDALA  Kale Nagusia,7 31839 ARBIZU (Nafarroa) T. 948.460.017 | F. 948.461.021 info@arbizu.info
Aldor Internet Lege Oharra    Web Mapa    Datuak Babesteko Politika