Arbizuko Udalaren Web Orria Castellano
Herria Udala Zerbitzuak Agenda Dokumentuak Argazkiak Kontaktua
 

Herria .. Senidetze hitzarmena

 

Marda eta Arbizu herrien arteko senidetzea

Arbizuko Udalak 2005eko ekainaren 11n egindako osoko bilkuran onartu zuen bi herrien arteko senidetze hitzarmena izenpetzea. Ekitaldian, Arbizuko ordezkaria bertako alkatea izan zen, J.M. Mendinueta, eta Mardakoa, berriz, Tahrir A.H Araj.

Hauxe da testua:

MARDA eta ARBIZU
Herrien Arteko Anaitasunerako Hitzarmena

Elkartasuna herrien arteko samurtasuna da

Hala ere, lehiakortasuna gaizki izendatutako merkatu librearen balio eta metodo gisa, boteretsuen ekonomia eta finantza politikak eta gerra eta genozidioaren erabilera beren etekin propioak ziurtatzeko bitarteko gisa, baita ingurumenaren suntsipena lur-baliabideen esplotazioaren bidez, kutsadura eta gure garapenerako ereduak, batuketan eta pilatutako aberastasunen alperrik galtzean oinarritzen denak bilakatu dute gure mundu hau leku bat, non gero eta sufrimendu eta heriotza gehiago dagoen gizateriaren gehiengo handiarentzat.

Herrien arteko samurtasuna inoiz baino beharrezkoagoa da, elkarrekin beste mundu bat eraiki ahal izateko, jendarte bat justuagoa eta aberatsagoa, eta Planeta hau populatzen dugun herri eta kultur anitzen deuseztapena geldiarazteko. Hain beharrezkoa den beste mundu honen eraikuntza posible da, baldin eta herrien arteko samurtasuna berreskuratzea lortzen badugu.

Euskal Herriaren samurtasuna berreskuratzeko kontzientzia eta borondatea behar ditugu, erabakitzeko ahalmena eta askatasuna eta beste herrien laguntza solidarioa. Herri palestinarrak egunez egun hainbeste behar dugun samurtasun eta elkartasun hori eskaintzen digu beren biziraupenerako borrokaren bidez. Berak ere behar ditu gure kontzientzia, gure justizia zentzua eta gure askatasuna eskaini nahi diegun elkartasuna erabaki dezagun.

Zisjordaniako Marda herri palestinarraren gizon eta emakumeek eta Sakanako Arbizu herriko gizon eta emakumeek ez dugu luzatuko, ez besteen gain jarriko gehiago ardura hau beste erabaki-gune batzuetan. Horregatik elkartu gara gaur, 2005eko Ekainaren 14an, eta agindu egiten dugu bi herri neba-arreba bezala elkar biziko garela, gure arteko ezberdintasunak eta distantziaren gainetik. Hemendik aurrera bataren beharrak eta ezarritako injustiziak besteak ere sufrituko ditu. Pozak, lorpenak eta garaipenak biok ospatuko ditugu. Gure arazoak elkarrekin aztertzen saiatuko gara, lehentasunak argitzen, eta elkarrekin konponbideak eta gure beharren asetzea bilatu eta landuko ditugu. Elkarrekin egingo diogu aurre gure lurrak, aberastasunak edo eskubideak lapurtu nahi dizkigun edonori edo bere nahia ezartzen saiatzen den edonori. Elkarrekin eraikiko dugu gure jendartea eta gure seme-alaben etorkizuna, bakoitzak nolakoa izatea nahi dugun erabakiz.

  1. Horregatik zera agintzen dugu:
  2. Elkar ezagutza eta elkartasuna garatuko dugu, txikienengandik hasiz, irakasleek horretarako euskal-palestinar kurrikuluma indarrean jarriz.
  3. Elkar ezagutzarako (kultura, jendartea, politika…) eremuak sortuko ditugu, ez bakarrik txikienen artean, bi herrien eragile sozial guztien artean baizik.
  4. Lan egiteko molde eta metodoak ezarriko ditugu, udalerri mailan, anaitutako bi herrien arteko koordinazioa eta administrazio, antolakuntza eta gestiogintza arazoen konponbidea erraztu eta bultzatzeko.
  5. Anaitasun honen helburuekin jendarteak era solidarioan bat egin eta bustitzea bultzatuko dugu.
  6. Helburu berberekin beste herri auzokide batzuen arteko anaitasunak bultzatuko ditugu
  7. Unean uneko errealitate instituzionalen gainetik herritik elkartasun internazionalistarako eredu hau defendatuko dugu, bi herrion borroken bitartez.

 



ARBIZUKO UDALA  Kale Nagusia,7 31839 ARBIZU (Nafarroa) T. 948.460.017 | F. 948.461.021 info@arbizu.info
Aldor Internet Lege Oharra    Web Mapa    Datuak Babesteko Politika