Arbizuko Udalaren Web Orria Castellano
Herria Udala Zerbitzuak Agenda Dokumentuak Argazkiak Kontaktua
 

Udala .. Galdeketa

Estatuko gobernuak 5.000 miloi euroko fondo berri bat zabaldu du herriei emateko, Arbizuri 116.107 € egokitu zaizkio.

Diru hau gastatzeko aukera ezberdinak ditugu, gastatu aurretik egokia iruditu zaigu herritarren iritzia jasotzea:

GEOTERMIA 0-3AN
Olatzean egiten ari den haur-eskolan energia berriztagarri hau jarri nahi da.

UBELDIEN BAINURAKO EREMUA
Errota inguruan presatxo bat egin nahi da, neguan kentzeko aukerarekin.

MINIZENTRALA
Beriaingo ura aprobetxatuz argindarra ekoiztu nahi da generadore txiki bat jarrita.

LIBURUTEGIA
Liburutegia egin nahi da Udaletxeko goiko solairuan.

WIFI
Antena pare bat herrian jarri eta internetera bertatik konektatu. Orain edozein Internet hornitzaileri (Telefonika, Wanadoo..) ordaindu ordez udaletxeari ordainduko genioke. Kuota erdira jeitsiko litzaiguke gutxi gora bera.

NIRE / GURE PROPOSAMENA


* Gehienez 3 aukeratu



Fondo Estatalez gain, Udalak baratzak jarri nahi ditu herritarrak kudeatu ditzan.

Edozein pausu egin aurretik zuen iritzia jakitea gustatuko litzaiguke

Herriak baratzak jarri ezkero, interesa zenuke hauek lantzeko?   Bai            Ez






ARBIZUKO UDALA  Kale Nagusia,7 31839 ARBIZU (Nafarroa) T. 948.460.017 | F. 948.461.021 info@arbizu.info
Aldor Internet Lege Oharra    Web Mapa    Datuak Babesteko Politika